Gizartea -

migrazioaren drama

Irungo Harrera Sareak elkarretaratzea egingo du astelehenean, Bidasoa ibaian migratzaile bat desagertu ondoren

Erreskate taldea desagertutako gizonaren bila ari da larunbatetik, baina lana zaildu du korronte biziak.

Irunen desagertutako pertsonaren bila jarraitzen du erreskate taldeak. Argazkia: EFE
Irunen desagertutako pertsonaren bila jarraitzen du erreskate taldeak. Argazkia: EFE
Irunen desagertutako pertsonaren bila jarraitzen du erreskate taldeak. Argazkia: EFE

agenziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irungo Harrera Sareak, Irunen dauden pertsona migratzaileak babesteko taldeak, elkarretaratzea deitu du astelehen honetarako, Behobiako zubian. Migratzaile bat desagertu zen atzo Bidasoa ibaian, Irundik Hendaiarako bidea igerian egiteko ahaleginean.

Plataformak ohar batean ohartarazi duenez, "bide seguruek ez dute pertsonarik hiltzen", bai, ordea, "kontrol arrazistek". Era berean, "korridore humanitarioen" beharra azpimarratu dute.

Hori salatzeko, elkarretaratzea deitu dute asteleheneko 18:30etarako, Behobiako zubian. "Guztientzako harrera duina eta korridore humanitario bat" aldarrikatuko dituzte.

Bestalde, Ukrainako errefuxiatuekiko elkartasuna azaldu dute, eta "babesa behar duten pertsona horiei erantzunak" ematearen alde egin dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal herriak Albisteak migrazioa gaur Gipuzkoako albisteak EAE albisteak Hendaia bideoak Gizartea albisteak Gaurko titularrak Irun albisteak gaur Gaurko azken ordukoa Desagertutako pertsonak gaur