Gizartea -
Indarkeria matxista
Bederatzi urteko kartzela zigorra ezarri diote Gipuzkoako bortxatzaileari Lasarte-Oriako erasoagatik
Gizon horren kontrako bigarren zigorra da: aurrez, 15 urtekoa ezarri zioten Beasainen egindako beste bortxaketa bategatik. Lasarteko biktimari 25.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio.
Agentziak | EITB Media
Gipuzkoako Lurralde Auzitegiko 1. Sekzioak bederatzi urteko kartzela zigorra ezarri dio Gipuzkoako bortxatzaileari Lasarte-Orian 2015eko urtarrilaren 1ean emakume bati egindako erasoagatik.
Sexu-erasoa (sarketarekin) egin izana egotzi diote epaileek. Espetxe-zigorra betetzeaz gain, biktimari 25.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio gizonak.
Bortxatzaileak jaso duen bigarren zigorra da honakoa. Asteartean, Auzitegiko 3. Sekzioak 15 urtekoa ezarri zion Beasainen 2019an emakume bat etxebizitza batean bortxatzeagatik.
Horiez gain, epaiketa gehiago ditu zain, beste bortxaketa bat eta Anoetan, Andoainen eta Tolosan ustez egindako eraso-saiakerak (batera epaituko dituzte) argitzeko. Halaber, seigarren kasu bat ikertzen ari dira.