Gizartea -

Koronabirusa

Covid-19 kasu larriak eta eremu zaurgarrietan ematen diren agerraldiak soilik kontrolatuko dira aurrerantzean

Horrez gain, Osasun Ministerioak eta autonomia erkidegoek covid-19aren aldaera berriak eta intzidentzia-tasaren gorakadak detektatzeko sistemari eutsiko diete.

Adineko pertsonak Bilboko kale batean. Artxiboko argazkia: EFE
Adineko pertsonak Bilboko kale batean. Artxiboko argazkia: EFE
Adineko pertsonak Bilboko kale batean. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Osasun Ministerioak eta autonomia erkidegoetako osasun agintariek hala adostuta, aurrerantzean covid-19 kasu larriak eta eremu zaurgarrietan ematen diren agerraldiak soilik kontrolatuko dituzte.

Carolina Darias Osasun ministroak azaldu duenez, pandemiaren fase berri honetan, covid-19aren aldaera berriak eta intzidentzia-tasa metatuaren gorakada kontrolatzen jarraituko dute. Ildo berean, txertoaren kanpainaren eraginkortasuna neurtuko dutela ziurtatu du.

Alabaina, aurrerantzean covid-19 kasu larriak soilik kontrolatuko dituzte, eta "eremu zaurgarrietan, bazterketa soziala ematen den guneetan edo interesekoak izan daitezkeen zonaldeetan" izaten diren agerraldien jarraipena egingo dute bakarrik.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Txertoak Koronabirusa Maskarak