Gizartea -
Ukrainako gerra
Gasteizko Santa Maria Fundazioaren aterpetxea eskaini dute, 90 errefuxiatu ukrainar hartzeko
Aterpetxea Gasteizeko katedral zaharraren ondoan dago, 17 logela ditu eta 90 pertsona hartzeko tokia dauka.
EiTB Media
Errefuxiatu ukrainarrei laguntzeko Gasteizko Santa Maria Fundazioaren aterpetxea erabiltzeko aukera eskaini dio Eusko Jaurlaritzak CEAR gobernuz kanpoko erakundeari, EITB Mediak jakin ahal izan duenez.
Katedral zaharraren ondoan dagen aterpetxea Arabako Foru Aldundiarena da eta 90 pertsona hartzeko prestatuta dago. 17 logela ditu eta Wi-Fi zerbitzua dauka.
CEAR eta Aldundia lanean ari dira ja pertsona horiek artatzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea