Gizartea -
IRUZURRA
Gurutze Gorriak ohartarazi du iruzur egiten ari direla bere izena erabiliz dirua eskatuz Ukrainarentzat
Iruzurgileak etxeetara joaten dira herritarrei dirua eskatuz. Erakundeak gogorarazi duenez, Ukrainarentzako dohaintza ekonomikoak beren dohaintza-kanalen bidez egiten dira, inoiz ez eskudirutan.
EITB MEDIA
Ukrainako egoeraz baliatuz, Gurutze Gorriraren izena erabiliz hainbat pertsona etxez etxe ukrainarrentzat dirua biltzen ari direla ohartarazi du erakundeak.
Hala, Gipuzkoako Gurutze Gorriak twitter bidez herritarrei gogorarazi die Ukrainarentzako dohaintza ekonomikoak beren dohaintza-kanalen bidez egiten direla, eta sekula ez duela eskudirua eskatzen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea