Gizartea -
KORONABIRUSA
Sagardui: "Maskarak barrualdean kentzeak adituen irizpidean oinarrituta egon behar du"
"Neurriak hartzeko prozesua, lehenik eta behin, osasun publikoko espezialistei entzutea da, horiek baitira irizpide tekniko eta zientifikoak ezartzen dituztenak, ondoren horri buruzko erabakiak hartu ahal izateko", gogorarazi du Osasun sailburuak.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Gotzone Sagardui Osasun sailburuak adierazi duenez, maskarak barrualdean kentzea bezalako neurri bat "modu arrazoituan" hartu behar da, osasun publikoko adituen irizpideei jarraituz eta etorkizuneko ondorioak kontuan hartuta.
Madrilgo Erkidegoak asteazken honetan proposatuko die Osasun Ministerioari eta gainerako autonomia-erkidegoei, Lurralde arteko Kontseiluan, sintomarik gabeko kasuetarako isolamenduak kentzea eta barnealdeetan maskararen erabilera kentzea, egoitzetan, ospitaleetan eta garraio publikoan izan ezik, bilakaera epidemiologikoak aldeko joera izaten jarraitzen badu.
Sailburuak adierazi duenez, Lurralde arteko Kontseiluaren bileraren gai-zerrendan ez dago aurreikusita gai hori aztertzea.
Nolanahi ere, Madrilgo Erkidegoak beste bilera batzuetan ere "aipatu" duela esan du, "inoiz eztabaidagai izan gabe".
"Neurriak hartzeko prozesua, lehenik eta behin, pandemia jarraitzen ari diren adituei eta osasun publikoko espezialistei entzun ahal izatea da, horiek baitira irizpide tekniko eta zientifikoak ezartzen dituztenak, ondoren horren inguruko erabakiak hartu ahal izateko", gogorarazi du.