Gizartea -

Gerra Ukrainan

1.700 euskal herritarrek eskaini dituzte beren etxebizitzak ukrainarrei laguntza emateko helbide elektronikoan

Artolazabalek esan du "ukrainar diaspora" handia duela Euskadik. "Horri esker, banaka eta ohiko bideak erabili gabe ari dira bertora iristen", adierazi du.

Ukrainako errefuxiatuak. Argazkia: EFE
Ukrainako errefuxiatuak. Argazkia: EFE
Apurka-apurka ari dira iristen errefuxiatu ukrainarrak Euskadira

2:33

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Posta elektroniko bidez Ukrainari laguntza eskaintzeko bidea ireki zuen iragan astean Eusko Jaurlaritzak. Orain arte, 1.707 etxebizitza eskaintza jaso dituzte horren bitartez.

Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak esan du "ukrainar diaspora" handia duela Euskadik. "Horri esker, banaka eta ohiko bideak erabili gabe ari dira bertora iristen", adierazi du.

Asteburuan zehar, Gurutze Gorriaren laguntzarekin, telefono zenbaki bat jarri zuten herritarren eskura, Euskadin egoitza hartzeko oinarrizko baliabideak behar zituzten pertsonei laguntza emateko, baita errefuxiatuei laguntzeko asmoa daukaten euskal herritarrek horretarako aukera izan dezaten ere.

Artolazabalek zehaztu du, orotara, 157 dei jaso dituztela: 39 laguntza eske eta 118 baliabideak eskaintzeko.

Gainera, asteburuan, errefuxiatuak@euskadi.eus helbide elektronikora 1.700 eskaintza iritsi dira. "Egoera larrian daudenei nolabait laguntzea dute xede eskaintza horiek", azpimarratu du Artolazabalek.

"Oraingoz, agertoki ezberdinak aurreikusten gabiltza. Ez dakigu zenbat pertsona iritsiko diren Euskadira", nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ukraina Eusko Jaurlaritza Errusia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Errefuxiatuak Errusia-Ukraina gerra