Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Cabezudoren ibilbide profesionala "sexu-abusura" bideratu zela frogatu nahi du akusazioak

Biktimen abokatuak azaldu duenez, egiaztatu egingo du argazkilariaren "helburu bakarra modeloei sexu-abusuak zela, eta askotan lortu zuela, baina ez beti".

Kote Cabezudoren aurkako epaiketa. Argazkia: Efe
Kote Cabezudoren aurkako epaiketa. Argazkia: Efe
ETB Kote Cabezudoren biktimen abokatuarekin izan da

2:6

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mario Diezek, Kote Cabezudoren 17 ustezko biktimen abokatuak, adierazi du frogatu egingo duela, bihar hasiko den epaiketan, akusatuaren ibilbide profesional "guztia sexu-abusura bideratuta" zegoela.

Diezek prentsaurrekoa eman du Donostian epaiketari ekin baino egun bat lehenago, eta azpimarratu du Cabezudoren aurkako akusazio guztiak egiaztatuko dituela. 2.833 urteko kartzela-zigorra eskatzen du beretzat ehunka deliturengatik, tartean penetrazioarekin egindako 152 sexu-abusurengatik.

Fiskaltzak, berriz, 121 urte eta erdiko espetxeratzea eskatzen du 1992tik 2013ra egindako sexu, haur pornografia, iruzur eta 16 modeloren osotasunaren aurkako delituak egotzita.

Diezek azaldu duenez, egiaztatu egingo du argazkilariaren "helburu bakarra modeloei sexu-abusuak egitea zela, eta askotan lortu zuela, baina ez beti".

Kasuaren instrukzio prozesuan izandako "irregulartasunak" salatu ditu (EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak epaile bat baztertu zuen), eta esan du Cabezudo babestuta zegoela, politika, finantza, judikatura eta hedabideetako kontaktuengatik.

Abokatuaren arabera, salaketa 20 bat biktimak jarri badute ere, argazkilariaren abusuak jaso zituzten 60 emakumeren testigantzak bildu ditu.

Era berean, gogorarazi du 2013an kasuarekin hasi zenerako emakume askok jarriak zituztela salaketak, baina ez zutela aurrera egin.

Donostiako Udalak kasu honen aurrean izan duen jarrera kritikatu du, beste batzuetan gogorrago aritu delakoan, bezeroei sexu abusuak egin zizkien tatuatzailearenean, adibidez.

Komunikabideen aurka ere jo du, bere ustez ezkutatu egin dutelako Kote Cabezudoren kasua "babesa" galdu zuen arte, eta berdin jo du "mugimendu feminista instituzionala"ren aurka, auzian ez sartzeagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Donostia Indarkeria matxista Delituak Epaiketak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Sexu erasoak gaur