Gizartea -
Sutea
Sutea izan da Donostiako abandonatutako eraikin batean
Hipika Bidearen (Loiola auzoa) 4. zenbakiko teilatuan piztu dira garrak, baina eraikineko beste zati batzuetara zabaldu dira. Sutearen ondorioz, Antzieta pasealekua itxita egon da arratsaldera arte.
Agentziak | EITB Media
Donostiako Loiola auzoko abandonatutako eraikin batean sua piztu da eguerdian eta, 15:00etarako, garrak itzaltzea lortu dute Donostiako suhiltzaileek.
Su hartu duena hiru solairuko eraikina da, Hipika Bidearen 4. zenbakia, hain justu. Suhiltzaileek azaldu dutenez, eraikinaren teilatuan hasi dira garrak, baina beste eremu batzuetara zabaldu dira.
Ezbeharraren ondorioz, Antzieta pasealekua trafikoari itxita egon da, suhiltzaileek beren lana amaitu duten arte.
Udalak zehaztu du kiskalitako eraikinaren ondoko espaloia itxita egongo dela, fatxadaren zatiak erorotzeko arriskua dagoelako.