Gizartea -

OSAKIDETZA

Osakidetzak aplikazioa berritu du, webgunearen bidez osasun-zentroetan aurrez aurreko hitzordua eskatzeko

Web bidezko aurretiko hitzordu berria pixkanaka hedatuko da hiru lurraldeetan, Arabatik hasita aste honetan bertan. Ondoren, Bizkaiaren txanda izango da eta, azkenik, Gipuzkoarena. Martxoaren amaieran, tresna Euskal Autonomia Erkidego osoan egongo da eskuragarri.

Gasteizko Osasun Zentro bat. Argazkia: EFE
Gasteizko Osasun Zentro bat
Gasteizko Osasun Zentro bat. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetzak aste honetan jarriko du abian aurretiko web hitzordua, osasun zentroetan "azkar" hitzordua hartzeko, webgunearen bidez. Aukera hori osasun-zentrora telefonoz deituz gero bakarrik zegoen eskuragarri pandemiaren garaian.

Pandemiaren "bilakaera ona" ikusita, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak esan du Osakidetzak eta Osasun Sailak "normaltasunera itzultzeko pausoak ematen jarraitu nahi dutela, eta herritarrei Lehen Mailako Arratarako sarbidea errazteko".

Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Sagarduik azaldu du aurretiko web hitzordu berria pixkanaka hedatuko dela hiru lurraldeetan, Arabatik hasita aste honetan bertan. Ondoren, Bizkaiaren txanda izango da, eta azkenik Gipuzkoarena, martxoaren amaierarako tresna Euskal Autonomia Erkidego osoan eskuragarri egon dadin.

Sailburuaren arabera, tresna "hobetu egin da, biztanleria profesional egokienarengana bideratzeko, haren premiaren arabera: administrazio-izapide bat egitea (datu pertsonalak aldatzea, osasun-karpetarako sarbidea eskatzea) edo osasun-arrazoi bat (gaixotasuna, zauria zaintzea, zalantza bat kontsultatzea)".

Hala, beharraren arabera, hitzordua esleituko zaio Familia Medikuntzako, Pediatriako, Erizaintzako edo Administrazioko langileekin.

Era berean, sailburuak gogorarazi du azken asteetan hitzorduen erdia baino gehiago aurrez aurre egiten direla.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Eusko Jaurlaritza Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Koronabirusa