Gizartea -

Koronabirusa

Pandemiak bi urtean utzitako datuak EAEn, grafikoetan

2020ko otsailaren 28an lehenengo koronabirus kasua zenbatu zenetik, 651.000tik gora izan dira Euskal Autonomia Erkidegoan. 6.000 pertsona baino gehiago hil dira covid-19arekin.

Basurtu Ospitaleko ZIU. Argazkia: EFE
Basurtu Ospitaleko ZIU.
Basurtu Ospitaleko ZIU. Argazkia: EFE

Mikel Dominguez | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Orain dela bi urte, 2020ko otsailaren 28an, Milanetik (Italia) etorritako emakume gipuzkoar baten kasua identifikatu zuten. Hori izan zen erregistratutako lehenengoa Euskal Autonomia Erkidegoan.

Ordudanik, bi urtean, 664.298 kasu positibo erregistratu ditu Osakidetzak. Lehenengo olatuaren pikua 655 positibo identifikatu zen eguna izan zen, 2020ko martxoaren 26an. Alderaketa datu izugarria uzten du. Azken olatuko egunik txarrena aurtengo urtarrilaren 24a izan zen: 14.063 positibo zenbatu ziren.

Eguneko positiboen datu adierazgarriagoa da intzidentzia-metatuarena, biztanle kopuruarekin harremanetan jartzen duelako. EAEn izan den intzidentzia daturik altuena 2022ko urtarrilaren 11koa da: 7.038,6 kasu 100.000 biztanleko.

Lurraldeetako datuak begiratuta, Gipuzkoak dauka maximo historikoa: 7558,4, egun berean.

2020 ekainean 0 kasuko intzidentzia lortu zen, datu ofizialen arabera behintzat.

Bi urteetan zehar ospitaleetara begira egon gara, batez ere, zaintza intentsibo unitateetara. Beteen egon diren momentua lehenengo olatuan izan zen: 2020ko apirilaren 3an 236 pertsona izan ziren EAEko ZIUetan.

Eguneko positiboak eta intzidentzia ez ziren gerora bezain altuak, baina ospitaleak inoiz ez dira hain beteta. Azken olatuan, ordea, ez dira inoiz 140 pertsona baino gehiago egon ZIUetan, positiboetan maximoak erregistratu diren arren.

Zalantzarik gabe, hildakoena izan da pandemiak utzi digun daturik ilunena. Guztira, 6.125 pertsona hil dira covid-arekin. Gehienak 80 eta 89 urte artean zuten: adin horretako 2.405 pertsona hil dira. Baina umeak ere hil dira koronabirusarekin: 0 eta 9 urte arteko bi pertsona hil dira.

Grafikoan ikus daitekeenez, hildakoen kopurua gutxituz joan da txertaketa handituz joan den heinean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza EAE albisteak Gaixotasunak argazkiak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Osasun albisteak gaur Medikuen albisteak Basurtuko ospitalea albisteak Gurutzetako Ospitalea albisteak Erizaintza Botikak albisteak Txertoak albisteak Donostia Unibertsitate Ospitalea Txagorritxu Ospitalea COVIDaren agerraldiak gaur Galdakao-Usansolo Ospitalea azken ordukoa Anbulatorioak albisteak