Gizartea -
Sexu erasoa
18 urteko emakume bati egindako sexu eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza Tolosan
Gazteak sexu eraso bat jasan du astelehen goizaldean, eta salaketa jarri du. Ertzaintzak ikerketa abiatu du.
Mikel Dominguez | EITB Media
18 urteko emakume batek Tolosan (Gipuzkoa) sexu eraso bat jaso duela salatu du, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Astelehen goizaldean egin diote sexu erasoa emakumeari. Ertzaintzaren laguntza jaso zuen biktimak, hasieratik, eta Donostia Ospitalera eraman zuten.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du, baina oraindik ez du inor atxilotu.
Tolosako Asanblada Feministak elkarretaratzea deitu du biharko, asteartea, 19:00etan, Tolosako udaletxearen aurrean, gertatutakoa gaitzesteko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea