Gizartea -
Radio Euskadi
"Bortxatzaile taldeak agertzen badira, jakin dezaten epaitegietan Barakaldoko Udala izango dutela"
Bizkaiko udalerriko alkate Amaia del Campok azaldu duenez, Udala herri akusazioa izango da talde bortxaketaren auzian. Esan duenez, atxilotuetako batzuek “delitu ugari” egin dituzte Barakaldon.
Mikel Dominguez | EITB Media
Amaia del Campo Barakaldoko alkateak Radio Euskadin esan duenez, Udala herri akusazioa izango da talde bortxaketaren auzian. Bi gizon atxilotu dituzte sexu erasoarekin lotuta.
Gainera, Udalak mugimendu feministak deitutako elkarretaratzearekin bat egin du, eta herritarrei bertaratzeko deia egin die. 19:00etan egingo dute.
Del Campok azaldu duenez, atxilotuetako batzuek "delitu asko" eginak dituzte Barakaldon, eta horrek atxiloketak erraztu ditu.
"Mota honetako bortxatzaile taldeak agertzen badira, jakin dezaten epaitegietan Barakaldoko Udala izango dutela, aurrez aurre", esan du.