Gizartea -
Indarkeria matxista
Bi gizonezko atxilotu dituzte taldeko sexu eraso batekin lotuta, Barakaldon
Gainera, beste bi gizon ari dira ikertzen. Ertzaintzaren ikerketak irekita jarraitzen du.
ageNTZIAK | eitb media
Ertzaintzak 20 eta 23 urteko bi gizonezko atxilotu ditu igande honetan bart Barakaldon izan den taldeko sexu eraso batekin lotuta. Gainera, beste bi gizonezko ikertzen ari dira.
06:30 aldera ohartarazi dute Ertzaintza emakume gazte bati taldeko sexu erasoa egin diotela Barakaldon.
Dirudienez, zenbait pertsonak egin diote eraso kalean eta indarrez sartu dute eraikin baten atarian, bertan sexu-erasoa egiteko. Gero sakelako telefonoa eta poltsa kendu dizkiote.
Horren berri izan ostean, eta Barakaldoko Udaltzaingoaren laguntzarekin, ikerketa abiatu dute, eta arratsaldean 20 eta 23 urteko bi lagun atxilotu dituzte gertatutakorekin lotuta.
Gainera, beste bi gizonezko ikertzen ari dira, ikerketak irekita jarraitzen baitu.