Gizartea -
EXHIBIZIONISMOA
25 urteko gazte bat atxilotu dute Donostian, exhibizionismoa egotzita
Altza auzoko parke baten inguruan egin zuen, ustez galtzak jaitsi eta kamiseta behin baino gehiagotan erantzi ondoren.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
25 urteko gazte bat atxilotu dute Donostian, adingabeen aurrean exhibizionismo delitua egotzita; Altza auzoko parke baten inguruan egin zuen, ustez galtzak jaitsi eta kamiseta behin baino gehiagotan erantzi ondoren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Gertakaria astearte arratsaldeko 17:30ak aldera izan zen, eta zenbait partikularrek horren berri eman zioten Ertzaintzari; izan ere, gertatutakoa ikusi zuten eta horren berri ematea erabaki zuten, "adingabeentzat oso egoera deserosoa zelako".
Ustezko exhibizionista, antzeko gertakariengatik polizia-aurrekariak zituen. Ertzaintzaren patruila batek aurkitu zuen bertan, eta "aurre egin zion" atxilotua izateari.
Asteazken goizean jarriko dute Donostiako Guardiako Epaitegiaren esku.