Gizartea -
Trafikoa
Pertsona bat hil da Cascanten izandako istripu batean
Auto bat bidetik atera da N-121-C errepidean, eta su hartu du hormigoizko kutxatila baten kontra jota. Bidea erabat itxi du Foruzaingoak.
Eider Garaikoetxea O. | EITB Media
Pertsona bat hil da gaur N-121-C errepidean, Cascante parean (Nafarroa), izandako trafiko istripu batean, Foruzaingoak jakinarazi duenez.
Iturriaren arabera, ezbeharra 06:00ak aldera jazo da. Auto bat bidetik atera da Tutera eta Tarazona lotzen dituen errepidean, eta su hartu du hormigoizko kutxatila baten kontra jota. Gidaria harrapatuta geratu eta bertan hil da.
Foruzaingoa ezbeharraren nondik norakoak ikertzen ari da.
Errepidea guztiz zarratuta geratu da, eta foruzainak beste bide batzuetatik ari dira zirkulazioa bideratzen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea