Gizartea -

EGURALDIA

Abisu horia dago indarrean euskal kostaldean, olatuengatik

Donostiako Udalak Pasealeku Berria, Leizaola pasealekua eta Haizearen Orrazia itxi ditu arratsaldera arte.

Olatuak Donostiako Pasealeku Berriaren aurka talka egiten. Artxiboko argazkia: EFE
Olatuak Donostiako Pasealeku Berriaren aurka talka egiten
Olatuak Donostiako Pasealeku Berriaren aurka talka egiten. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horiak aktibatu ditu, nabigaziorako arriskuagatik eta kostaldeko inpaktuagatik.

Nabigaziorako arriskua dela eta, 12:00ak arte egongo da indarrean. Halaber, 07:00etatik 09:00etara aktibo dago abisu horia kostaldeko inpaktuagatik. Itsasgora 08:00etan izango da, eta 3,5 eta 4 metro arteko olatuak espero dira.

Pasealeku Berria, Leizaola pasealekua eta Haizearen Orrazia, itxita

Abisu horiak tarteko, Donostiako Udalak Pasealeku Berria, Leizaola pasealekua eta Haizearen Orrazia ixteko erabakia hartu du.  

Babes Zibilak jakinarazi duenez, Pasealeku Berria ibilgailuentzat zein oinezkoentzat itxita egongo da, 18:00ak arte.

Halaber, Leizaola pasealekua (Zurriolako espigoia) eta Haizearen Orrazia ere zarratuta daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Gipuzkoako albisteak Alerta meteorologikoak albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Bilbao Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Iparraldeko kostaldea albisteak