Gizartea -

EPAIKETA

Hasi da Donostian ustez gizon bat hil zuen gizasemearen kontrako epaiketa, herri-epaimahaiaren aukeraketarekin

Fiskaltzak 25 urteko kartzela zigorra eskatu du akusatuarentzat, hilketa egotzita. Halaber, biktimaren familiari 110.000 euroko kalte-ordaina ematea ere galdegin du. Gainera, urte eta erdiko kartzela-zigorra eskatu du ustezko hiltzailearen neska-lagunarentzat, delitua estaltzea leporatuta.

Akusatua atxilotu zuten unea. Artxiboko argazkia: Ertzaintza
Akusatua atxilotu zuten unea
2020an Donostiako Gros auzoan izandako hilketaren epaiketa hasi da

0:32

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur hasi da Gipuzkoako Lurralde Auzitegian 2020ko martxoan Donostiako Gros auzoan hil zen gizonaren heriotza argitzeko epaiketa, herri-epaimahaia osatuko duten kideak aukeratuta.

Fiskaltzak 25 urteko kartzela-zigorra eskatu du akusatu nagusiarentzat, hilketa egotzita, eta biktimaren familiari 110.000 euroko kalte-ordaina ematea ere eskatu du. Halaber, ustezko hiltzailearen neska-lagunari delitua estaltzea leporatu dio, eta urte eta erdiko zigor-eskaera egin du berarentzat.

Orain epaituko diren gertaerak 2020ko martxoaren 14ko goizaldean gertatu ziren, Gros auzoko Katalunia plazan. Biktima, Donostiako 46 urteko gizon bat, behin eta berriz sastatu zuten.

Ertzaintzak polizia-aurrekariak zituen 25 urteko gizon bat atxilotu zuen 2020ko apirilean, urte hartako martxoaren 14an Donostiako Gros auzoko Katalunia plazako haur-parkean arma zuri batez egindako hilketaren ustezko egilea zelakoan. Halaber, 28 urteko emakume bat atxilotu zuten Irunen, ustez krimena estaltzea egotzita.

Akusatua behin-behinean espetxean sartu zuten, eta emakumea, ostera, karguekin aske utzi zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Delituak albisteak Epaiketak argazkiak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Erailketak albisteak Gros auzoa