Gizartea -
BIZKAIA
Bilbon eta Ugaon adin txikiko bi emakumeri egindako bi sexu-eraso ikertzen ari da Ertzaintza
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu du ikerketa abian dela salaketa bana aurkeztu ondoren. Ez du xehetasun gehiagorik eman.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Iragan asteburuan adin txikiko bi neskatori Bilbon eta Ugaon egindako bi sexu-eraso ikertzen ari da Ertzaintza, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Gertaera horiekin lotuta bi salaketa jarri dituztela baieztatu du Segurtasun Sailak. Ikerketak abian daudenez, ez du xehetasun gehiagorik eman, oraingoz.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea