Gizartea -

Koronabirusa

Martxoaren 4tik aurrera kirol ekitaldien aforoak % 100ekoak izango dira berriro

Toki itxietan edo pabilioietan % 75eko aforoa da orain, eta instalazio irekietan, futbol zelaietan esaterako, % 85ekoa.

Sadar, Osasunaren futbol zelaia. EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.
Sadar, Osasunaren futbol zelaia. EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.
Sadar, Osasunaren futbol zelaia. EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.

EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martxoaren 4tik aurrera kirol ekitaldien aforoak % 100ekoak izatea erabaki du Lurralde Arteko Osasun Kontseiluak, Carolina Darias Osasun ministroak baieztatu duenez. Toki itxietan edo pabilioietan % 75eko aforoa da orain, eta instalazio irekietan, futbol zelaietan esaterako, % 85ekoa.

Osasun Ministerioa eta erkidegoak berriro bildu dira arratsaldean, seigarren olatuaren bilakaera aztertzeko.

Lurralde Arteko Osasun Kontseiluko iturriek jakitera eman dutenez, pandemiaren bilakaera positiboa kontuan hartuta adostu dute neurria. Espainiako Estatuan 100.000 biztanleko intzidentzia metatua 1.000 kasukoa da azken 14 egunetan.

Dariasek azaldu duenez, nahiz eta aforoak areagotu, orain arteko segurtasun eta prebentzio neurriak mantendu beharko dira kirol ekitaldietan.

Hau da, musukoa erabili beharko da, ezin izango da erre partida baino lehen, ezta zehar eta amaitu ostean ere, eta jarraitzaileek ezin izango dute jan eta edan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kirolak San Mames Anoeta-Reale Arena Mendizorrotza Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Sadar Txertoak Koronabirusa Deseskalatzea