Gizartea -

Elkarrizketa

Gontzal Martinez de la Hidalga pediatra: "Gero eta arazo mental eta emozional gehiago ikusten ari gara"

"Eskoletan ezarri diren neurriak arintzea eskatzen dugu, umeengan ondorio latzak dituztelako", adierazi du EITB Mediak egindako elkarrizketan. Zentzu horretan, "orain askoz gehiago dakigu, eta ezin ditugu aurretiaz egindako akatsak errepikatu", aldarrikatu du.

Gontzal Martinez de la Hidalga pediatra. EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.
Gontzal Martinez de la Hidalga pediatra. EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.
Pediatrek ikasgeletan neurriak arintzea eskatu dute 'gero eta arazo mental eta emozional gehiago daudelako'

1:30

EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Gero eta arazo mental eta emozional gehiago ikusten ari gara, eta denborarekin gero eta gehiago ikusiko dira", ohartarazi du Gontzal Martinez de la Hidalga Ortiz de Zarate pediatrak. "Gauza batzuk ez dira epe laburrean ikusten, denborak erakutsiko dizkigu", erantsi du EITB Mediak egindako elkarrizketan. Neurriak aldatu ezean adin txikikoen osasun egoerak okerrera egingo duela uste du.

Martinez de la Hidalgak, beste 15 pediatrarekin batera, agiri bat sinatu du, ikastetxeetan covid-19ari aurre egiteko neurriak arintzea eskatzeko.

"Ahalik eta lasterren umeen egoera hobetu behar dugu", azpimarratu du medikuak. Martinez de la Hidalgaren hitzetan, "pediatrok gure ahotsa altxatu behar dugu umeen defentsan, hori gure lana delako".

INTERESEKOA: Pediatra talde batek ikastetxeetan planteatzen duen deseskalatzea

"Eskoletan ezarri diren neurriak arintzea eskatzen dugu, umeengan ondorio latzak dituztelako", adierazi du. Zentzu horretan, "orain askoz gehiago dakigu, eta ezin ditugu aurretiaz egindako akatsak errepikatu", aldarrikatu du.

Pedriataren ahotan, "murrizketen bidean umeak izan ziren kaltetuak, eta orain normalizaziorako bidean gutxienez umeak izan beharko lirateke lehenak; bizitza normala egitea behar dutelako".

"Ez da soilik musukoa, egoera orokorra da; hezkuntzan arazo handiak egon dira: berrogeialdiak, konfinamenduak (umeak sei astez konfinamendu zorrotza pairatu zuten), eta horrek eragin handia izan du", nabarmendu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa EAE albisteak Gaixotasunak albisteak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Hezkuntzako albisteak 2024 Osasun albisteak Medikuak Umeak COVID fokuak Deseskalatzea