Gizartea -
gertakaria
13 pertsona atxilotu dituzte Gipuzkoan, bizi ez ziren etxeetan erroldatuta egoteagatik
Besteak beste gizarte-laguntzak eskuratu, osasun arreta jaso eta nazionalitate espainiarra lortzeko 75 lagun erroldatu ziren Irungo bi etxebizitzatan.
eitb media
13 lagun atxilotu ditu poliziak Gipuzkoan, bizi ez ziren etxetan erroldatuta egoteagatik. Besteak beste gizarte-laguntzak eskuratu, osasun arreta jaso eta nazionalitate espainiarra lortzeko 75 lagun erroldatu ziren Irungo bi etxebizitzatan.
Irungo udal Erregistroa aztertuz ohartu zen polizia bi etxebizitzatan ohikoa izan litekeena baino jende gehiago zegoela erregistratuta, eta sartu-irten handiko pisuak zirela.
Ikertzen hasi eta konturatu dira Pio Baroja kaleko etxebizitza batean, Pakistango gizon batek etxea alokatu eta bertan erroldatzeko aukera eman diela batik bat jatorriz atzerritarrak diren hainbat pertsonari. Pintor Berruetako kaleko beste etxebizitza batean, berriz, etxe-jabearen sinadura faltsutu duen gizon bat izan da maizterren errolda tramitatu duena.
Polizia jabetu denez, 75 maizter hauetatik 61 ez dira inoiz etxebizitza hauetan bizi izan, baina hala ere gehienek 50 eta 100 euro bitarte ordaindu dituzte hilero errolda edukitzearen truke.
13 lagun atxilotu dituzte errolda-iruzurragatik, eta beste hogeita bosti 10 mila euro arterainoko isunak jarri dizkiete. Ikerketa zabalik dago eta ez da baztertzen beste herrialde batzuetan ere atxiloketak izatea.