Gizartea -
Azkuna Zentroa
Josune Urrutiak "Crónicas complejas" erakutsiko du Azkuna Zentroan
Gaixotasun kroniko konplexuak dituzten umeei "ahotsa ematea" helburu, Osakidetzaren eta Gurutzetako Ospitalearen laguntza izan du Urrutiak horretarako, eta martxoaren 20ra arte egongo da ikusgai bertan.
EITB Media
Azkuna Zentroak Josune Urrutia artista bilbotarraren "Crónicas complejas" proiektua estreinatu du, gaixotasun kroniko konplexuen "kontakizun kolektiboa" sortzeko proposamena. Egitasmoaren helburua da artearen eta osasunaren inguruan hausnarketa egiteko espazio bat osatzea.
Urrutiak "ahotsa eman" nahi die halako gaixotasunak pairatzen dituzten umeei. Azaldu duenez, osasungintzako komunitate osoa hartzen du barne "Crónicas complejas" erakusketak: pazienteak, senideak, osasun-langileak, teknikariak... Pertsona horien guztien arteko komunikazioa ikusaraztea eta hobetzea da asmoa.
Azkuna Zentroaren Babestu programaren pean garatu du Urrutiak proiektua, Osakidetzaren eta Gurutzetako Ospitaleko Pediatria Unitatearen laguntzaz, eta erakusketa martxoaren 20ra arte egongo da ikusgai.
AZ Irratia podcastean ere badu bere atal propioa "Crónicas complejas" proiektuak; bertako protagonisten lekukotzak biltzen dira bertan.