Gizartea -
KORONABIRUSA
217 covid kasu berri atzeman dituzte Nafarroan, azken bi hilabete eta erdian izan den kopururik txikiena
Aurreko larunbatean atzeman ziren kasuen ia erdia dira (437) eta duela bi aste baino lau aldiz gutxiago (954). Hiru pertsona hil ziren atzo covidagatik eta zazpi lagun ospitaleratu zituzten, bat ZIUn.
EITB MEDIA
Nafarroako Gobernuak eman dituen datuen arabera, Osasun Departamentuak 217 covid-19 kasu berri diagnostikatu zituen larunbat honetan Foru Erkidegoan. 828 proba diagnostiko egin zituzten eta %26,2k positibo eman zuten. Bezperan, ostiralean, 430 kutsatze atzeman ziren.
Atzo erregistratutako kasuak joan den larunbatean atzemandakoen ia erdiak dira, 437, eta duela bi astekoak baino askoz ere gutxiago, 954.
Udalerrika, 66 positibo atzeman ziren Iruñean eta 20 Tuteran. Gainerako herrietan 1 eta 8 kasu artean izan dira.
Hiru heriotza erregistratu ziren, gainera, atzo, eta zazpi lagun ospitaleratu behar izan zituzten, bat ZIUn. Ospitaleetako egoerari dagokionez, 146 pertsona zeuden ingresatuta covidagatik (bezperan baino bat gehiago), horietatik 19 ZIUn (bezperan baino bi gutxiago).