Gizartea -

Koronabirusa

Indarrean jarraituko duten murrizketa bakarrak: musukoa barrualdeetan eta edukiera mugak kirol ekitaldietan

Euskadin indarrean jarraituko duten murrizketa bakarrak Estatu mailan Lurraldearteko Batzordeak ezarritakoak izango dira.

Euskadiko estadioetan edukiera mugak egongo dira oraindik. Argazkia: EFE
Euskadiko estadioetan edukiera mugak egongo dira oraindik. Argazkia: EFE
Euskadiko estadioetan edukiera mugak egongo dira oraindik. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

LABIk erabaki du osasun larrialdi egoera desaktibatzea eta bere esku zeuden murrizketa guztiak bertan behera uztea. Horrenbestez, astelehenetik Euskadin indarrean izango diren murrizketa bakarrak Estatu mailan Lurraldearteko Batzordeak ezarritakoak izango dira, hau da, musukoaren erabilera barrualdeetan eta edukiera mugak kirol ekitaldietan.

Astelehen honetan, Osasun Ministerioak eta erkidegoek handitu egin zuten kirol ekitaldietako edukiera, % 75etik % 85era kanpoaldean, eta % 50etik % 75era barrualdeetan.

Bestalde, gaurtik aurrera, EAEko patioetan dagoeneko ez da derrigorrezkoa musukoa erabiltzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Donostia Iñigo Urkullu Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Koronabirusa LABI