Gizartea -

Pederastia

Bizkaiko bost zentro erlijiosotan adin txikikoei egindako sexu-abusuak ikertzen ari da Ertzaintza

Ikerketapean dauden erasoak 1950 eta 1990 arteko hamarkadetan gertatu ziren, ondoko zentroetan: Bilboko Maristak ikastetxean, Santa Marinako haurrentzako erietxean, Barakaldoko Paules ikastetxean, Bediako San Juan Bautista elizan eta Bilboko Kristo Errege parrokian.

Bilboko Maristak ikastetxea. ETBko bideo batetik hartutako irudia
Bilboko Maristak ikastetxea. ETBko bideo batetik hartutako irudia
Bilboko Maristak ikastetxea. ETBko bideo batetik hartutako irudia

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintza Bizkaiko bost ikastetxe eta erakunde erlijiosotan adin txikikoei egindako sexu-abusuak ikertzen ari da. Erasoak 1950 eta 1990 arteko hamarkadetan gertatu zirela zehaztu du Josu Erkoreka Segurtasun Sailak.  

Bilboko Elizbarrutiak joan den urtarrilaren 4an iragarri zuen barne ikerketa bat abiatu zuela Bizkaiko zentro erlijioso ezberdinetan -Bilboko Maristak ikastetxea, Santa Marinako haurren erietxea, Barakaldoko Paules ikasetxea, Bediako San Juan Bautista eliza eta Bilboko Kristo Errege parrokia- izan ziren sexu-abusu kasuak argitzeko.   

Iragarpen horren ondotik, EH Bilduk galdera bat erregistratu zuen Legebiltzarrean Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak bere aldetik ikerketa ofizialik abiatu duen jakiteko, eta Erkorekak baieztatu du hala egin dutela, baina ezin duela auziari buruzko xehetasun gehiagorik eman, "instrukzio fasean" dagoelako.  

Halaber, sailburuak erantsi du Segurtasun Saila Bilboko Elizbarrutiko Sexu Abusuen Batzordearekin harremanetan jarri dela.

Elizbarrutiaren ikerketa

Orain arte, Bilboko Elizbarrutiak jakinarazi du zortzi salaketa jaso dituztela.

Nolanahi ere, Elizbarrutitik EITB Mediari zehaztu diotenez, kasu gehiagoren berri izaten ari dira, eta udan euren ikerketaren ondorioak azalduko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Bizkaia Barakaldo Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Sexu erasoak Arratia-Nerbioi eskualdea gaur Vatikanoko azken ordukoa Sexu abusuak Elizan