Gizartea -

JAIAK

Maria Angeles Garcia zientzialaria izango da San Prudentzio jaietako pregoilaria

Arabako ahaldun nagusiak ziurtatu du jaiak ospatuko direla eta Aldundia dagoeneko horretan lanean ari dela. Pregoilariaren iragarpena "lehen urratsa" izan dela baiezatu du.

La científica María Ángeles García será la pregonera de las fiestas de San Prudencio. Foto: Osaraba
La científica María Ángeles García será la pregonera de las fiestas de San Prudencio
La científica María Ángeles García será la pregonera de las fiestas de San Prudencio. Foto: Osaraba

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria Angeles Garcia Fidalgo aukeratu dute 2022ko San Prudentzio jaietako pregoilari. Arabako Foru Aldundiak zientzialari arabarrari ohore hori ematea erabaki du, eta, horrela, Arabako jaiei hasiera emateko ardura izan duten izen handien zerrendan sartuko da.

Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak eman du hautaketaren berri, Foru Gobernuaren Kontseiluaren bileraren osteko prentsaurrekoan. Honekin batera Gonzalezek ziurtatu du San Prudentzio ospatzeko ekitaldiak egongo direla, eta horiek unean uneko egoera epidemiologikora egokituko direla.

Gaineratu du Aldundia dagoeneko lanean ari dela; izan ere, aurtengo pregoilariaren iragarpena "lehen urratsa" da, ahaldun nagusiak adierazi duenez.

Fisika Zientzietan lizentziaduna, Bioarabako zuzendari zientifikoa da Garcia Fidalgo. Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Fisika Aplikatuko Saileko irakasle izan ondoren,  1994an hasi zuen bere ibilbide profesionala Osakidetzan, eta Arabako ESIko Fisika Medikoko zerbitzuburuaren kargua bete zuen.

Babes Erradiologikorako Espainiako Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kidea izan da, eta Fisika Medikoko Euskal Elkarteko zuzendaritza batzordeko idazkaria. Ikerketan ere ibilbide luzea du Garcia Fidalgok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Euskal Autonomia Erkidegoa San Prudentzio Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Jaiak