Gizartea -
Trafikoa
Hainbat ibilgailuren arteko istripu batek auto ilara luzeak eragin ditu goizeko lehen orduan Andoainen
Donostiarako noranzkoan izan da istripua, 07:45ean. Ez da inor zauritu, baina 6 kilometrorainoko ilarak eragin ditu. Ibilgailuak errepidetik kendu ostean, zirkulazioa normaltasunera itzuli da.
EITB MEDIA
N-1 errepidean, Andoain parean, hainbat ibilgailuren artean izan den istripu batek auto ilara luzeak eragin ditu goizean, Donostiarako noranzkoan.
Trafiko Zuzendaritzatik jakinarazi dutenez, 6 kilometrorainokoak izan dira auto ilarak. Ibilgailuak errepidetik eraman ostean, baina, zirkulazioa normaltasunera itzuli da.
Ezbeharra 07:45 inguruan izan da, eta ez da inor zauritu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea