Gizartea -

heriotza

Fernando Marias idazle bilbotarra hil da, 63 urte zituela

1958an jaioa, "La luz prodigiosa" eta "El mundo se acaba todos los días" bezalako lanen autore izan zen. Gainera, Nadal Saria eman zioten 2001ean "El niño de los coroneles" eleberriagatik.

Fernando Marias idazlea. Artxiboko argazkia: EFE
Fernando Marias idazlea. Artxiboko argazkia: EFE
Fernando Marias idazlea. Artxiboko argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fernando Marias idazle bilbotarra hil da Madrilen, 63 urte zituela, gibeleko gaixotasun autoimmune baten ondorioz.

1958an jaioa, "La luz prodigiosa" eta "El mundo se acaba todos los días" bezalako lanen autore izan zen. Gainera, Nadal Saria eman zioten 2001ean "El niño de los coroneles" eleberriagatik.

"Nire lagun Fernando Marias hil da, gizonik onena, urrezko bihotza", idatzi du Twitterren Manuel Vilas poeta eta idazleak.

Espido Freirek, literaturaren munduan izan zuen beste lagunetako batek, bere atsekabea adierazi du sare sozial berean, eta azpimarratu ditu haren "talentu mugagabea, bere adiskidetasunaren epeltasuna" eta "edozein mintzagairen inguruko ikuskera originala".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatzen ari da Bilbon? Euskal hiriburuak Zer gertatu da Bizkaian? Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Kultura Gaurko azken ordukoa Euskal literaturaren albisteak Idazleak