Gizartea -

Iruzurra

Material sanitarioaren salmentarekin iruzur egiten zuen talde bat desegin dute Bilbon

Bizkaitik eta Madrildik jarduten zuen talde kriminal bateko lau ustezko kide atxilotu dituzte, 22.000 euro inguruko iruzurra egin izana egotzita.

Guardia Zibilaren atxiloketa. Irudia: Barne Ministerioa
Guardia Zibilaren atxiloketa.
Desarticulada una organización que realizaba estafas online con material sanitario en Bizkaia y Madrid

0:51

I. G. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Barne Ministerioak jakinarazi duenez, Guardia Zibilak osasun-materiala online salduta iruzurra egiten omen zuen talde kriminal bat desegin du. Lau pertsona atxilotu dituzte Bilbon eta Madrilen egindako miaketetan, eta beste bat ikertzen ari dira.

Taldeak osasun-produktuak eta klimatizazio gailuak eskaintzen zituen web-orrien bidez, iruzur egiteko, benetako enpresen itxura emanda. Atxilotuek 22.000 euro inguruko iruzurra egin omen dute, eta nortasuna usurpatzea eta dokumentuak faltsutzea egozten diete.

Iruzur egiteko erabilitako osasun-materialaren artean, musukoak, gel hidroalkoholikoa eta covid-19aren aurkako eskularruak daude. Metodo bera erabiltzen omen zuten klimatizazio produktuen salmenta eskaintzeko.

Ikerketa Lanzaroten (Kanariak) jarritako salaketa batek abiatu zuen, 9.000 eurotik gorako iruzur bat salatu baitzuten, baina ustezko egileak Bizkaian eta Madrilen aurkitu dituzte. Guardia Zibilak atzemandako gailuak eta dokumentazioa aztertzen jarraitzen du biktima eta talde kriminaleko kide gehiago bilatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Espainiako Gobernua bideoak Iruzurrak Salaketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Madril Internet Espainia argazkiak