Gizartea -
ABADIÑO
Idi batek ihes egin du Abadiñoko San Blas azokan
Idiak tupust egin du gizon batekin eta zauriak eragin dizkio. Azkenean, idia harrapatu eta bere tokira eramatea lortu dute.
I. G. | EITB MEDIA
Abadiñoko San Blas azokan ospatu ohi diren idi probetan idietako batek ihes egin du, pisaketak egiten zeuden bitartean. Goizeko 10:00ak inguruan gertatu da.
Idiak tupust egin du gizon batekin eta zauriak eragin dizkio. Azkenean, idia harrapatu eta bere tokira eramatea lortu dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea