Gizartea -

KORONABIRUSA

14 eguneko intzidentzia-tasa metatua 3.000 kasutik jaitsi da Euskadin

Adierazle guztiek behera egin dute. Ospitaleetan, esaterako, gaixoen kopurua 549ra jaitsi da gela arruntetan eta 88ra ZIUetan.

Varias personas en un paso de cebra de Bilbao. Foto: EITB Media.
Varias personas en un paso de cebra de Bilbao
Varias personas en un paso de cebra de Bilbao. Foto: EITB Media.

Naiara Ballesteros | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Covid-19aren adierazle guztiek beheranzko joerari eutsi diote azken egunotan Euskal Autonomia Erkidegoan, eta, 14 eguneko intzidentzia-tasa metatuaren kasuan, 3.000 kasutik behera egin du, eta hori ez zen gertatzen joan den urtearen amaieratik.

Egoerak hobera egin du ospitaleetan: 549 paziente daude gela arruntetan (asteartean baino 23 gutxiago eta duela astebete baino 100 gutxiago) eta 88 daude ZIUetan (asteartean baino bat gutxiago eta duela astebete baino 15 gutxiago), Osasun Sailak ostegun honetan eguneratutako datuen arabera.

100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia-tasa metatua 2.830,63 kasukoa da, duela astebete baino 688 gutxiago. 7 eguneko intzidentzia metatua 308 puntu jaitsi da, 1.277,67 kasuraino.

Intzidentzia beheraka doa hiru lurraldeetan: 2.830,63koa da Araban, 2.671,61ekoa Bizkaian eta 3.110,80koa Gipuzkoan. Hiriburuetan ere beherakadak jarraitzen du: Bilbo 2.510,1 kasukoa da, Gasteiz 2.821,1ekoa eta Donostia 3.001,2 kasuko.

Detektatutako positiboen kopuruak ere behera egin du. Asteazken honetan, 3.371 atzeman dituzte, joan den astean baino 6.000 gutxiago. Gainera, kutsatzeen tasa duela astebeteko % 39tik % 30,7ra jaitsi da. Atzo ia 11.000 covid proba egin zituzten Euskadin, aurreko bi egunetan 14.005 eta 12.076 proba eta aste hasieran 7.117 eta 9.382 egin ostean.

R0 indizeak (kutsatu batek zenbat pertsona kutsa ditzakeen adierazten du) ere behera egin du, eta 0,94tik 0,88ra jaitsi da azken egunetan. Indize hori hiru lurraldeetan jaitsi da: 0,82ra Gipuzkoan eta 0,83ra Araban eta Bizkaian.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Txertoak Koronabirusa Osasun larrialdia