Gizartea -

JAI ILEGALA

Bernedoko alkatea: "Giza akats bat egin dugu. Udalaren esku utzi dut nire kargua"

Udalbatzak onartu egin du akatsa, baina ez du dimisioa ematea nahi; izan ere, denek uste dute herri honen alde gehien egin duena dela. Alkateak ezohiko osoko bilkura deitu du igande goizaldean egin zen jaiaren harira.

Ruben Martinez Bernedoko alkatea
Ruben Martinez Bernedoko alkatea
Bernedoko alkateak barkamena eskatu du behar baino gehiago luzatu zen festa batean parte hartzeagatik

1:58

ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bernedoko (Araba) alkateak, Ruben Martinezek (EAJ), azalpenak eman ditu gaur goizean osoko bilkura berezi batean, igande goizaldean Arabako udalerri horretako Udalaren egoitza zaharrean egin zen jaiaren harira. Ertzaintzak goizaldeko ordu txikitan ospakizuna eten behar izan zuen, partikular batek deitu ondoren.

"Giza akats bat egin dugu. Udalaren esku utzi dut nire kargua", esan du. Gogorarazi du alkate gisa arauak bete eta betearazi behar dituela pandemiaren hedapena geldiarazteko, eta aitortu du, gaztea izan arren eta aisialdiaz gozatzea gustatu arren, akats larria egin duela. "Antolatutako afarian egon nintzen, eta asko luzatu zen eta uste baino jende gehiago bildu zuen", adierazi du.

Martinezek barkamena eskatu du publikoki eta gazteak ez kriminalizatzeko deia egin du. Hala ere, jaia ez zela 01:00ak baina harago luzatu behar onartu du. "Asko sentitzen dut", gaineratu du.

Testuinguru horretan, bere kargua udal gobernuaren esku utzi du, eta honek, aho batez, herriko alkate izaten jarraitzea erabaki du. "Akats bat edozeinek dauka. Herriaren alde gehien egin duena eta egiten ari dena da", azaldu dute udalbatzako kideek.

Goizaldeko 03:00ak ziren. San Tirso zaindariaren ospakizuna zela eta, alkateak baimendutako afaria kontua baino gehiago luzatu zen, Euskadin 01:00etan ezarrita dagoen jarduera ororen itxieratik haratago.

Bizilagun batek eman zion Ertzaintzari gertatzen ari zenaren berri. Hainbat patruila bertaratu ziren eta agenteek festa eten zuten. Ospakizunean zeuden 100 pertsona baino gehiago handik atera zituzten, eta horietako batzuk agenteak iraindu eta objektuak jaurti zizkieten, poliziark salatu duenez.

Azalpenen aurretik, Jose Antonio Suso Arabako EAJko presidentea Radio Vitorian izan da eta Bernedon gertatutakoa gaitzetsi du: 'Eskuetatik joan zen afaria eta gero talde txiki batek Ertzaintzari aurre egin zion'.

Susok aitortu duenez, alkatea 'gaztea da, baina erantzukizun bat du alkate gisa. Berarekin hitz egin dut eta sentitzen du gertatutakoa. Akats bat egin du eta bere egoera Udalari azalduko dio. Uste du ez zela halakorik gertatu behar eta ezin dela irudi hori eman', azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euzko Alderdi Jeltzalea Araba EAE Gizartea albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Arabako Mendialdeko Kuadrilla gaur Covid birusaren olatu berria