Gizartea -

Migrazio-krisia

Porturatu da "Aita Mari" itsasontzia Lampedusan

17:00ak aldera hasi da itsasontzia lehorreratze maniobrak egiten. Migratzaileak osasuntsu daude, baina horietako 23k positibo eman dute covid testean.

"Aita Mari" ontzi humanitarioan dauden 176 migratzaileak.
"Aita Mari" ontzi humanitarioan dauden 176 migratzaileak.
"Aita Mari" ontzi humanitarioan dauden 176 migratzaileak.

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Aita Mari" ontzia lehorreratu da, jada, Lampedusako portuan. Migratzaileak ontzitik atera dira, haurrak eta emakumeak lehenik.

Arratsaldean jakinarazi du itsasontzia zeraman Itsas Salbamendu Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundeak Italiako agintariek 176 migratzaileak Lampedusan lehorreratzeko baimena eman diotela "Aita Mari"-ri. Iturri horien arabera, albistea "oso pozik" hartu dute ontzian. Ondoren, 17:00ak aldera hasi da itsasontzia lehorreratzeko maniobrak egiten.

Izaskun Arriaran gobernuz kanpoko erakunde horren presidenteak atzo bideo batean azaldu zuenez, migratzaileak osasuntsu daude, baina horietako 23k positibo eman zuten atzo eginiko covid testean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Italiako albisteak Gobernuz Kanpoko Erakundeak Aita Mari ontzia