Gizartea -
koronabirusa
Nafarroak 770 covid kasu hauteman zituen larunbatean, azken 40 egunotako daturik baxuena
Zifra horrek kutsatzeen beherakada esanguratsua suposatzen du, ostiraleko 1.201 kasuen eta osteguneko 1.382 kasuen parean.
agentziak | eitb media
Nafarroako covid-19 kasuen jaitsiera mantendu egin zen larunbat honetan. Foru Gobernuaren behin-behineko datuen arabera, 770 positibo zenbatu zituzten; azken 40 egunotako daturik baxuena.
Zifra horrek kutsatzeen beherakada esanguratsua suposatzen du, ostiraleko 1.201 kasuen eta osteguneko 1.382 kasuen parean.
Zonaldeka, kasu gehien hauteman dituztenak izan dira Tutera (47), Arrotxapea (35), Sarriguren (29), II Zabalgunea eta Donibane (26), Iturrama (24), Barañain (22), eta Lizarra eta Tafalla (20).
Ostiralean 12 pertsona ospitaleratu zituzten covidagatik, horietako bat ZIUn.
Autonomia erkidegoen artean, Nafarroa da unean biztanleko covid kasu portzentajerik altuena duena, % 31ko intzidentziarekin.