Gizartea -

koronabirusa

1.201 covid kasu zenbatu dira azken orduotan Nafarroan, beheranzko joera berretsiz

Aurreko egunean zenbatutakoak baino ia 200 kasu gutxiago hauteman dituzte ostiral honetan Nafarroan.

Nafarroako Unibertsitate Klinikako ZIU bat. Artxiboko argazkia: EFE
Nafarroako Unibertsitate Klinikako ZIU bat. Artxiboko argazkia: EFE
Nafarroako Unibertsitate Klinikako ZIU bat. Artxiboko argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroan ostiral honetan hautemandako kutsatze kopuruak beheranzko joeran jarraitu du, 1.201 kasura iritsita. Ostegunean (1.382) baino ia 200 kasu gutxiago dira, Foru Gobernuak eskainitako behin-behineko datuen arabera. Eguneko balantzeak bi hildako eta 12 ospitaleratze utzi ditu, horietako bat ZIUn.

Kasu gehien izan dituzten eremuak honakoak dira: Tutera (58), II Zabalgunea (48), Donibane (44), Zizur eta Lizarra (42), Arrotxapea (39), Mutiloa (32) eta Sarriguren (31).

Ostegunean hiru pertsona hil ziren Nafarroan koronabirusagatik, eta 13 ospitaleratze izan ziren, horietako 3 ZIUetan. Egun horretan 241 pertsona zeuden koronabirusagatik ospitaleratuta, horietako 28 zainketa intentsiboan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Nafarroako Gobernua berriak Osasun albisteak Nafarroako Ospitale Gunea albisteak Koronabirusaren olatua gaur Osasunbidea