Gizartea -

HERIOTZA

Leire Iribarne musikari baxe nafarra hil da, auto istripu batean

Diabolo Kiwi musika taldeko kidea zen musikari gazte lasarra. Irailean argitaratu zuen bigarren diskoa "Uhin galduak".

Leire Iribarne, Gazteako "Behekaldea" saioan zuzenekoa eskaintzen.
Leire Iribarne, Gazteako "Behekaldea" saioan zuzenekoa eskaintzen.
Leire Iribarne, Gazteako "Behekaldea" saioan zuzenekoa eskaintzen.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irulegiko Irratiak sare sozialen bitartez jakinarazi duenez, Leire Iribarne Diabolo Kiwi taldeko musikari gaztea zendu da auto istripu baten ondorioz. Atzo gertatu zen ezbeharra 20:30 aldera, A64 autobidearen Baionarako norantzan, Biarnoko Salies herritik gertu.

La republique de Pyrenees kazeta biarnesak argitaratutako albistearen arabera, basurde batek eragin du istripua. Denera, hiru autok jo dute elkarren kontra, eta ondorioz, pertsona bat hil eta zazpi arin zauritu dira.  Horietako sei Paue eta Baionako ospitaletara eraman dituzte.

1997an jaio zen Leire Iribarne, Lasan (Nafarroa Beherea). Haurra zela hasi zen musikan, eta kantatu zein teklatua jotzen zuen Diabolo Kiwi taldean. Aurretik, beste bi taldetan ere aritu zen musikologia ikasketak burutzen zituen bitartean.

2016an sortu zuen taldea, Julen eta Allande Etxeberri eta Amaiur Epherrekin batera. 2019an argitaratu zuten lehen diskoa "Kokinkeriak Fini" izenpean. Bigarrena berriz iazko irailean aurkeztu zuten, "Uhin galduak". Pasa den azaroan Gazteako "Behekaldea" saioan izan zen taldea, "Teoriak" abestia zuzenean eskaintzen.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskal Herrian Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroa Behereko azken ordukoa