Gizartea -

KORONABIRUSA

Covidagatik eta covidarekin baina beste arrazoi batengatik ospitaleratutakoak eta hildakoak bereiziko dituzte

Koronabirus gaixoen zenbaketa aldatzeko ez ezik, antigeno testen bitartez baieztatutako positiboek ere covid ziurtagirian isla izan dezaten lanean ari da Osasun Ministerioa.

Carolina Darias Espainiako Osasun ministroa. Artxiboko argazkia: EFE
Carolina Darias Espainiako Osasun ministroa
Carolina Darias Espainiako Osasun ministroa. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Osasun Ministerioak pandemiaren inguruko datu epidemiologikoak emateko modua aldatu nahi du, covidagatik eta covidarekin baina beste gaixotasun edo arrazoi batengatik ospitaleratutakoak bereizteko. Epe motzean, covidagatik hildakoak eta covidarekin baina beste arrazoi batzuengatik hildakoak ere bereizi nahi ditu.

Horrela jakinarazi du Carolina Darias Espainiako Osasun ministroak Diputatuen Kongresuan egin duen agerraldian. Haren esanetan, "inportantea" da bereizketa hori egitea koronabirusagatik ospitaleratzea edo beste patologia batengatik ospitaleratu eta PCR proba egin ondoren positibo ematea ez dela gauza bera iritzita.

Gainera, Carolina Dariasek azaldu duenez, Espainiako Gobernua lanean ari da Europar Batasuneko araudia aldatu eta antigeno testek baieztatutako positiboak ere aintzat hartzeko covid ziurtagirian. Araudi aldaketa laster gauzatzea espero du Dariasek, eta gehitu du oso garrantzitsua dela autotest bidezko positibo guztiak jakinaraztea.

Bestalde, Osasun Ministerioa pandemiaren inguruko estrategia aldatzeko aurrerapausoak ematen ari da. Dariasen arabera, Espainiako Gobernuak "endemia" gisa hartuko du covid-19a "seigarren olatua gainditutakoan, ez lehenago".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osasuna Espainiako Gobernua argazkiak Gaixotasunak argazkiak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Osasun albisteak COVIDaren agerraldiak gaur