Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Beste pertsona bat atxilotu dute Sunbillako ustezko hilketa matxista saiakerarekin lotura duelakoan

Foruzaingoaren arabera, ustez emaztearen autoari tiro egin zion gizonaren gertukoa da atxilotutako emakumea. Ustezko erasotzailea ere atxilotu dute.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzaingoak emakume bat atxilotu du Sunbillako ustezko hilketa matxista saiakerarekin lotura duelakoan. Gauzak horrela, bi dira gertaera horri lotuta atxilotutakoak.

Aurrez, Etxalarko bizilagun bat atxilotu zuen Foruzaingoak, N-121-A errepidean Sunbilla parean autoa gidatzen ari zen emazteari eskopetarekin tiro egitea egotzita. Emakume atxilotua gizonaren gertukoa dela uste dute ikertzaileek.

Emakumeak salaketa jarri ondoren, Foruzaingoak ustezko erasotzailea atxilotu zuen.

Itxura guztien arabera, gaur eramango dituzte biak epailearen aurrera.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista gaur Nafarroako albisteak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Mundu matxista Foruzaingoa