Gizartea -

hezkuntza

Magisteritza gradurako sarbide azterketa ezartzea proposatu du Hezkuntza Ministerioak

Irakaskuntza-lanbidea hobetzeko beste 23 proposamenekin batera aurkeztu dute, irakaslegoaren baldintzak hobetzeko eta hasierako formakuntzan profesional onenak izateko helburuekin.

Eskola bateko gela. EITB Mediaren bideo batetik ateratako argazkia.
Eskola bateko gela. EITB Mediaren bideo batetik ateratako argazkia.
Eskola bateko gela. EITB Mediaren bideo batetik ateratako argazkia.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuko Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak proposatu du sarbide azterketa ezartzea Haur eta Lehen Hezkuntzako unibertsitate gradura sartzeko. Ostegun honetan aurkeztu dute txostena sindikatuen eta Hezkuntzako Batzorde Nagusiaren negoziazio-mahaian, irakaskuntza-lanbidea hobetzeko beste 23 proposamenekin batera.

Irakaslegoaren baldintzak hobetzea eta hasierako formakuntzan profesional onenak izatea ditu helburu Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren proposamenak.

Azterketak komunikazio-gaitasuna, arrazonamendu kritikoa eta abilezia logiko-matematikoak ebaluatuko lituzke, Hezkuntzako Ministeriotik azaldu dutenez.

"Aproposenak nortzuk diren identifikatzeko birplanteatu behar ditugu hautaketa prozesuak", txostenaren arabera. Hala, funtzio publikora sartzen diren irakasleek, euren gaitasunak erakusteaz gain, gauzatuko duten funtzioari lotutako ezagutzak, trebetasunak eta jarrerak erakustea ziurtatu nahi dute.

Gainera, ikasleak onartzeko hautaketa horrek titulatu berri direnen enplegagarritasun egoera hobetzeko balioko luke. Ministerioaren datuen arabera, 2019-10 ikasturtean 24.449 irakaslek amaitu zuten gradua, eta 12.000 lanpostu geratu ziren hutsik jubilazioa dela-eta.

Txostenak Irakasleen Formakuntza masterrerako sarbiderako ere jaso du proposamena. Hala, beste azterketa bat proposatzen du irakasleak onartzeko, oinarrizko baldintza batzuk ezartzearekin batera. Masterreko ikasleen kasuan, 37.262 graduatu ziren, eta 10.000 lanpostu gelditu ziren libre, jubilazioengatik.

Bestalde, Hezkuntza Ministerioak irakaskuntzarako hastapenerako eredu berria ezartzeko proposatu du, praktikara eta esperientziara bideratuta. Graduetako eta masterreko praktiketako kredituak berrikustea eta areagotzea mahaigaineratu du, etorkizuneko irakasleek lanbidea gauzatzeko beharrezko formakuntza jasotzeko helburuarekin, eta lan-bizitzan sar daitezen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua albisteak Gizartea Gaurko titularrak Albisteak Hezkuntza LH albisteak Irakasleen albisteak