Gizartea -
''Itzulera''
Herri Urrats Senpereko lakura itzuliko da
Maiatzaren 8an, azken bi urteotan ez bezala, Ipar Euskal Herriko ikastolen jaia Senperen ospatu nahi dute antolatzaileek, "Itzulera" lelopean.
EITB Media
2020an, konfinamenduaren azken egunarekin bat egin zuen Herri Urratsen zitak; 2021ean, Ipar Euskal Herriko ikastola bakoitzak bere zonaldeko Herri Urrats jaia ospatu zuen maiatzeko bigarren igandean, ohi bezala; eta 2022an, Senpereko lakura itzultzea da Herri Urratsen antolatzaileen asmoa, gaur kazetariei azaldu dietenez.
39. edizioan, Herri Urrats elkarteak Seaskako ikasleak omendu nahi ditu, pandemiaren ondorioz ikasturte zailak bizi izan dituztenez. Horregatik, ikasleek berek proposatu dituzte ikastolen festarako leloak, eta "Itzulera" gailendu da 235 proposamenen artean. Amaia Ampo Manex Erdozaintzi Etxart kolegioko ikasleari zor zaio.
Aurtengo Herri Urratseko kantua Zetak taldeak sortu du, eta udaberrian egongo da entzungai.
Prentsaurrekoan, Gillermo Etxebarria Ipar Euskal Herriko ikastolen festaren sorreran parte hartu zuen laguna omendu nahi izan dute.