Gizartea -

KORONABIRUSA

Hildako bat eta 1.265 positibo zenbatu dituzte Nafarroan

Gainera, 11 pertsona ospitaleratu dituzte, horietako bat ZIUn. Guztira, 276 pertsona daude covid-19agatik ospitaleratuta, horietatik 33 ZIUn.

Pertsonak kalean maskara jantzita. Artxiboko argazkia: EFE
Pertsonak kalean maskara jantzita
Pertsonak kalean maskara jantzita. Artxiboko argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken orduetan pertsona bat hil da covid-19ak jota Nafarroan. Atzo, igandea, 1.255 koronabirus kasu zenbatu zituzten Nafarroan, Foru Gobernuak astelehen honetan zabaldutako datuen arabera. Duela astebete baino 120 kutsatze gutxiago (1.385) eta duela bi baino 1.081 gutxiago dira.

Guztira 2.207 proba egin zituzten, eta positibotasuna % 57,3koa izan zen.

Gainera, 11 pertsona ospitaleratu dituzte, horietako bat ZIUn. Guztira, 276 pertsona daude covid-19agatik ospitaleratuta, horietatik 33 ZIUn.

Txertaketari dagokionez, atzo 2.422 dosi eman zituzten Nafarroan, eta pauta osoan dutenak 543.517 dira jada.

Javier Remirez Nafarroako Gobernuko presidenteordeak atzo egindako adierazpenen arabera, koronabirusaren kutsatze kopuruan izaten ari den beherakadak pandemiaren seigarren olatutik "ateratzeko mugan" jarri du Foru Erkidegoa.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Gaixotasunak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua albisteak Medikuntza albisteak COVID kasuak Osasunbidea gaur