Gizartea -

Manifestazioa

Covid-19 ziurtagiria "apartheid"a dela salatzeko manifestazioa egin dute Bilbon

Bizitza Plataformak deituta, 15.000 pertsonak protesta egin dute Autonomia kalean, txertoaren erabilera eta covid-19aren aurkako neurriak kritikatzeko.

Bizitzaren manifestazioa, Bilbon. Argazkia: Bizitza Plataforma
Bizitzaren manifestazioa, Bilbon. Argazkia: Bizitza Plataforma
15.000 pertsona inguru atera dira Bilbon covid ziurtagiriaren aurka

0:31

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka pertsona kalera atera dira kalera Bilbon, musukorik eta segurtasun distantzia errespetatu gabe, covid-19 ziurtagiriaren eta txertoen aurka.

Bizitza plataformak deitutako mobilizazioak bi lelo nagusi izan ditu: "Askatasuna" eta "Diktadurarako pasaportea".

Gainera, plataformak eskuorri bat banatu du zenbait daturekin. Bertan irakur zitekeen txertaketa abiatu zenetik ugaritu egin direla kutsatzeak eta heriotzak mendebaldeko herrialdeetan. Gainera, pasaportea "apartheid"a dela eta ez duela osasunarekin zerikusirik salatu dute.

Bizitzaren arabera, covid-19 ziurtagiria "herritarrak kontrolatzeko eta genetika esperimentuan parte hartu nahi ez dutenak diskriminatzeko" tresna bat besterik ez da.

"Agerian geratu da herritarrei masiboki eta modu esperimentalean eskatzen zaien pasaporteak ez duela zerikusirik osasunarekin, eta orain arte ezezaguna zen totalitarismoari irekitzen dio atea, atzera bueltarik ez duen totalitarismo bati", adierazi zuen Bizitzak deialdian.

Pankarta ofizialez gain, ugariak izan dira kartel eta sinbolo ekologistak, Udaltzaingoaren arabera 15.000 pertsona elkartu dituen protestan.

Hala, aldarrikapen andana entzun da, tartean "Adingabeekin esperimenturik ez", "Covid-19 txertatze esperimentua geldi dezagun", "Zure PCRek haurrak bahitzen dituzte", "Babestu zure natura", "Txertatzea suizidioa da, zure seme-alabekin egin behar duzu" eta "Gelditu txertonazia. Informazio terrorismoa".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo albisteak Azken ordukoa Bizkaia EAE Gaixotasunak argazkiak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Protestak gaur Txertoak albisteak COVID olatu berria