Gizartea -
Migrazioa
Aita Mari ontzia berriro itsasoratu da Mediterraneoan etorkinak erreskatzeko helburuarekin
Erreskate ontzi bihurtutako arrantzuntzia Burrianako portuan lotuta zegoen iragan azaroaren 8tik, 105 migratzaile erreskatatzetik itzuli zenetik. Han mantentze-lanak egin dizkiote.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Itsas Salbamendu Humanitarioa gobernuz kanpoko erakunde gipuzkoarrak kudeatzen duen Aita Mari ontzia Burrianako (Castelló) portutik itsasoratu da berriro, Mediterraneoan etorkinak erreskatatzeko helburuarekin.
Erreskate ontzi bihurtutako arrantzuntzia Burrianan lotuta zegoen iragan azaroaren 8tik, 105 migratzaile (gehienak egiptoarrak) erreskatatzetik itzuli zenetik. Han mantentze-lanak egin dizkiote.
Gobernuz kanpoko erakundeko kideek Tarapali portu italiarrera eraman zituzten etorkin horiek, sei eguneko bidaia egin ostean.
Oraingo honetan, Izaskun Arriaran Itsas Salbamenduko presidente berria ere izango da ontzian. Arriaranek asmo du Mediterraneoan erreskate bat baino gehiago egitea, erakundeak berak ohar batean jakitera eman duenez.