Gizartea -

SAN SEBASTIAN EGUNA

2022ko haur danborrada: 3.000 umek desfilatuko dute Donostiako bost auzotan barrena

Pandemiagatik ezarritako murrizketen ondorioz, Donostiako bost gunetan (Boulevard, Amara, Antiguo, Bidebieta eta Gros) egingo dituzte desfileak, jende pilaketak saihesteko. Haur danborradak 12:00etan hasiko dira.

2018ko haur danborrada. Artxiboko argazkia: EFE
2018ko haur danborrada. Artxiboko argazkia: EFE
2018ko haur danborrada. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

3.000 umek hartuko dute parte San Sebastian eguneko ezohiko haur danborradan, 30 konpainiatan banatuta eta hiriko bost gune ezberdinetan desfilatuz.

Koronabirusaren pandemiaren eraginez ezarritako murrizketak direla eta, aurtengo edizioa ezohikoa izango da, eta, jende pilaketak ekiditeko, haurrak Donostiako bost auzotatik ibiliko dira: Amara-Loiolako Erriberak, Antigua, Bidebieta, Erdialdea eta Gros.

Danborradak 12:00etan hasiko dira, eta, guztira, 26 ikastetxetako 30 konpainiak hartuko dute parte.

Amara eta Loiolako Erriberak bitarteko ibilbideak 1.600 metro izango ditu eta 600 haur arituko dira bertan. Umeak kale hauek girotuko dituzte: Pablo Gorosabel, Bartzelona hiribidea, Gregorio Ordoñez eta Euskal Kortsarioak.

Antiguan ere, 600 ume ibiliko dira desfilatzen. Tolosa hiribidearen eta Antonio Gaztañeta kalearen arteko lotunetik abiatu eta Maule kalean amaituko da martxa.

Bidebietan, 425 haur elkartuko dira, eta Salvador Allende parkean hasi eta bukatuko dute desfilea.

Erdialdean, 790 ume izango dira, tartean Gaztelubide Txiki danborradako partaideak. Martxaren hasiera eta bukaera Boulevardean izango da.

Grosen, 550 haur bilduko dira. Nafarroa hiribidean abiatuko dira eta bertan amaituko dute, Zurriolako hiribidea zeharkatu ostean.

Bestalde, aurtengo Danbor Nagusia Orixe ikastolako Lorea Arriet Arrazola izango da.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Danborrada Donostia Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak