Gizartea -
KORONABIRUSA
18 urtetik gorako guztiei errefortzu dosirako hitzordua ematen hasi da Osakidetza
EAEko adin nagusi guztiek dagoeneko eskatu dezakete txertoaren errefortzu dosia jasotzeko zita.
EITB Media
18 urtetik gorako guztiei errefortzu dosirako hitzordua ematen hasi da Osakidetza, osasun zerbitzu publikoko iturriek EiTB Mediari baieztatu diotenez.
Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 40 urte baino gehiago duten herritarren % 51,6k covi-19aren kontrako dosi gehigarria jaso dute.
Azken egunetan lortu du EAEk errefortzu dosiaren langa hori (% 50) gainditzea, aurreko buletinean —ostegunekoan— ez zelako % 49ra iristen. Txertaketa pediatrikoaren ere lortu da marka bera, eta 5-11 urtekoen % 53,2k gutxienez dosi bat jaso dute. % 7 pasatxok pauta osoa du dagoeneko.
Guztira, 1.843.106 pertsonak jaso dute dosi bat, eta 1.820.980k pauta osoa dute. Ehunekotan jarrita, xede biztanleriaren % 93,2 eta % 92 dira. % 3,2k ez dute txertoa hartu kontraindikazioagatik edo uko egin diotelako.
Adin tarteka, 20-29 urtekoek dute inokulazio maila txikiena: % 83,2k du pauta osoa. Kontrara, babestutakoen ehuneko handiena 80-89 urtekoen artean dago (% 97,3).