Gizartea -

INAUTERIAK

Tolosako Udalak gaur erabakiko du aurtengo inauteriak egin ala ez

2021a inauteririk gabeko lehen urtea izan zen Gipuzkoako udalerri horretan, frankismoan ere mantendu eta ospatu baitziren.

Tolosako inauteriak. Argazkia: EITB Media
Tolosako inauteriak
Tolosako inauteriak. Argazkia: EITB Media

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tolosako Udalak bilera egingo du gaur 2022ko inauteriak ospatu ala ez erabakitzeko. EITB Mediak jakin duenez, 12:30ean izango da bileraren osteko prentsaurrekoa. Besteak beste, covid-19ak eragindako egoera epidemiologikoa aztertuko dute bertan udal agintariek.

Iaz bertan behera utzi zituzten Tolosako inauteriak. Udalak "pilaketak saihesteko" eta herritarren "segurtasuna eta osasuna bermatzeko" hartu zuen erabakia. Horrela, 2021a inauteririk gabeko lehen urtea izan zen Tolosan, frankismoan ere mantendu eta ospatu baitziren.

Egutegiari begiratuz gero, aurten otsailaren 24an izango da Ostegun Gizena, eta martxoaren 2an, berriz, Hausterre eguna.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal hiriburuak Gipuzkoa Tolosa gaur Inauteriak Euskadin 2024 Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Jaiak Covid birusaren olatu berria