Gizartea -
Ezbeharra
Sei pertsona hil dira Valentziako adinekoen egoitza batean bart izandako sutean
23:00ak aldera hasi da sutea, Moncadako adinekoen egoitzan. 70 egoiliarrak eraikinetik atera, eta zaurituak ospitalera eraman dituzte.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Guztira sei pertsona hil eta hamar intoxikatu dira (horietako bi, larri) kea arnastuta, Valentziako Moncada udalerriko adinekoen egoitzan izandako sutean, Generalitateko Larrialdien Koordinaziorako Zentroak jakitera eman duenez.
23:00ak pasatxo zirenean hasi da sutea, bart. 70 egoiliarrak eraikinetik atera, eta zaurituak ospitalera eraman dituzte.
Valentziako Partzuergoko suhiltzaileak eta hainbat anbulantzia bertaratu dira. 01:20rako itzali dute sua.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea