Gizartea -

Tsunamia

Gutxienez bi hildako eragin ditu Tongako tsunamiak

Peeni Henare Zeelanda Berriko Defentsa ministroak jakinarazi duenez, Tongako herritar bat ere hil da. Zeelanda Berria, Australia eta hainbat erakunde lanean ari dira laguntza emateko.

Tonga irla. Argazkia: EFE
Tonga irla.
Horrela suntsitu zuen Tonga sumendi baten erupzioak eragindako tsunamiak

1:15

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez bi hildako eragin ditu Tongako tsunamiak. Zeelanda Berriko agintariek Tongako herritar baten heriotzaren berri eman dute. Peeni Henare Zeelanda Berriko Defentsa ministroak jakinarazi du beste hildako bat aurkitu dutela. Lehen biktima Erresuma Batuko emakume bat da; urak jota zendu zen. Joan den ostiralean egin zuen eztanda Hunga Tonga-Hunga Ha'apai sumendiak, eta tsunamia eragin zuen.

Bestalde, Nazio Batuek Fijin duten bulegoaren arabera, oraindik harremanetan jarri ez diren guneak daude. Pazifikoko UNICEFeko ordezkariak adierazi du jada "prest" daudela lehengaiak eta laguntza emateko Tongako Gobernuari eta herriari. Era berean, Munduko Elikagaien Programa lanean ari da laguntza humanitarioa bidaltzeko.

Zeelanda Berriko eta Australiako agintariek hegazkinak bidali dituzte tsunamiak eragindako kalteak aztertzeko. Gainera, Zeelanda Berriko itsasontziak bidaliko dituzte, ura eta premiazko lehengaiak eramateko, besteak beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea bideoak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Sumendiak Tsunamia gaur Hondamendi naturalek kaltetutakoak