Gizartea -

Aragoi

Tolosara iritsi da larunbat honetan Pirinioetan hildako mendizalearen gorpua

Berastegikoa zen gaztea, eta hango Udalak EITB Mediari baieztatu dionez, Tolosako beilatokira eramango dute gorpua. Amildegi batetik behera erorita hil zen 27 urteko gizonezkoa.

Pirinioak. Argazkia: EITB
Pirinioak. Argazkia: EITB
Pirinioak. Argazkia: EITB

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur eguerdian Tolosara ekarri dute Huescako Pirinioetan hildako mendizale berastegiarraren gorpua. 27 urteko gizonezkoa Huescako Pirinioetako Aspe mendian hil zen atzo, amildegi batetik behera erorita.

Guardia Zibila izan zen mendizalearen gorpua erreskatatu zuena, horren lagun baten abisua jaso ostean.

Jacako erreskate taldeak helikopteroz bertaratu ziren, eta medikuak heriotza baieztatu besterik ezin izan zuen egin.

Mendi inguru hori Candanchuko eski pistetatik oso gertu dago, eta oso ohikoa da bertan neguko alpinismoa eta mendiko eskia praktikatzea.

Berastegiko Udalak "babesa eta elkartasuna" adierazi dizkie hildakoaren gertukoei, eta behar dutenerako "euren zerbitzura" daudela jakinarazi.

Datozen egunetarako herrian antolatuta zituen ekintza ofizialak atzeratzea erabaki du Udalak, eta hiru eguneko dolua ezarri. Gainera, herriko bandera haga erdira jaitsiko du, lazo beltzarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Mendiko istripuak Mendi kirolak Pirinioetako albisteak Aragoi